XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
-Baina Maisie, nik uste dut Jack zoragarria dela -beso batez bere alaba inguratu zuen eta berriro mahaira eraman zuen.
- Hain da zintzoa... eta badakit nik asmo onak dituela... Ziur nago zoriontsu egingo zaituela.
Maisie berriro mainak egiten ari zela eseri zen bere kapelaren begizta arrosaren azpian.
- Ama, beste kikara bat kafe hartzea ba al dut?
- Laztana, badakizu ez dituzula bi kikara hartu behar.
- Dr. Fernald-ek esan du horrexek jartzen zaituela horren urduri.
- Apur bat besterik ez, ama.
- Arina, mesedez.
- Opil hau bukatu nahi dut eta, horretarako, zerbait edan beharra daukat eta zuri ez zaizu gustatzen ni gehiago argaltzea.
Jamesek bere aulkia baztertu eta Times egunkaria besapean zuela irten zen.
- Zortzi eta erdiak dira, James -esan zuen Mrs. Merivalek.
Ordubete edo ematen du hor barruan, behin egunkariarekin sartuz gero.
-Orain
- Uste dut lelokeria dela denok jaikitzea gosarirako.
- Gure mailako jendeak dagoeneko ez du horrelakorik egiten, ama.
- Perkinstarren etxean, bati gosaria ohera eramaten diote, erretilu batean.
- Baina Jamesek bederatzietan egon behar du bankuan.
- Hala ere, besteok ez dugu zertan ordu horretarako jaiki.
Horregatik dauka jendeak aurpegia zimurrez beterik.
- Baina afaltzeko ordura arte ez genuke James ikusiko.
- Atsegin dut goiz jaikitzea.
- Goiza egunaren parterik ederrena da.
Maisiek aharrausi egin zuen, etsian.
James halleko atean agertu zen, eskuila bere kapelan zehar zerabilela.
-Zer egin duzu egunkariarekin, James?
-Hortxe utzi dut.